Nork osatzen dugu Konekta Summit


Ekimen pribatuaren emaitza den lankidetza-formatu bat da. Euskadiko berrikuntza- eta ekintzailetza-arloko eragile garrantzitsuok osatzen dugu. Hain zuzen, honako hauek gara: Business Angels Crecer+ sarea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua), BerriUp (enpresa-proiektu berrien azeleratzailea), Tecnalia Ventures, Elkargi, Action Culinary (Basque Culinary Center), EPSV Geroa eta Adegi.

Konekta Summiten helburua da Gipuzkoan eragile pribatuen eta publikoen artean dinamismo eta lotura handiagoa egon dadin laguntzea, ezinbestekoa baita enpresa-jarduera berriak lortzeko, bai eta, horren ondorioz, Euskadiko ekintzailetza hobetzeko eta indartzeko ere

Xede nagusia startup-ei hazteko erronkari aurre egiteko aukera ezin hobea ematea da, arrisku-kapitaleko inbertitzaile baten edo industria-bazkide baten laguntzarekin. Gainera, kontuan hartu behar da zer garrantzitsua den Euskadiko ETE-en aktibo handiaren eta startup-ek dakartzaten berrikuntzako eta teknologia-garapeneko enpresa-eredu berrien artean berrikuntza irekiaren arloan sortzen den lotura.

KIDEAK

LAGUNTZAILE NAGUSIA

Helburuak elkarbanatu ditugu

Donostia Tech Week-arekin


Ideia berriak sortzen eta haiek gauzatzeko bazkideak eta laguntzaileak bilatzen dituzten gizarteak hazi egiten dira. Ideia horiek produktu eta zerbitzu bihurtzen dituztenak. Hori da etorkizunerako eragilea, eta pertsonengan inbertitzen duen gizarte ororen esku dago.

Hori dela eta, Donostia Tech Weekarekin dugun aliantzan oinarrituta, dinamismo eta lotura handiagoak sustatu nahi izan ditugu enpresa-jarduera berria sortzen garrantzitsuak diren eragileen artean, baita Gipuzkoako eta Euskadiko produktibo eta laguntzaile sendoan ere.

Azken batean, berrikuntzako eta teknologien erabilerako enpresa-eredu berriak sustatu nahi ditugu.

transporter-logo
Proiektua: Transporter
Hizlaria: Endika Nebreda

Logistikako web-plataforma eta aplikazio mugikorra, bidalketa-datuak eta ibilbideak kudeatzen dituena, eta bilketa-guneak ere integratuta dituena.

BB_OK_traz
Proiektua: Blackbinder
Hizlaria: Carlos Piñuelo & Sergio Peñalver

Partiturak irakurtzen dituen aplikazioa, tabletetan erabiltzeko. Horri esker, musikariak ez du paperezko euskarriaz kezkatu behar, eta interpretazioak soilik jartzen du arreta.

CVJUlS9n
Proiektua: Waixo
Hizlaria: Adolfo Muguerza

Diseinatzaile berrien eta modaren sektoreko ETE-en marketplacea, bezeroei konponbide digital automatizagarriak eskaintzen dizkiena.

eskesso-logo
Proiektua: Eskesso
Hizlaria: Pedro Nuñez

Sukaldaritza-robot adimenduna, chef profesional bat bazina bezala etxean janaria hutsean prestatzeko aukera ematen dizuna.

edemocracity
Proiektua: Edemocrecity
Hizlaria: Miguel Ramos Fernández

Herritarrek parte hartzeko eta boto elektronikoa emateko plataforma. Blockchain teknologia erabiliz, botoaren prozesua eta anonimotasuna bermatzen ditu.

velites_logo
Proiektua: Velites Sport
Hizlaria: Matias Hernandez

Premium fitness-produktuen diseinua eta on line merkaturatzea, osasuna eta kirol-emaitzak hobetu nahi dituzten kirolzaleentzat.

logos_0003_logo-wearetesters
Proiektua: We are testers
Hizlaria: Josu Rodrigo

Kanal anitzeko on line konponbidea, kontsumitzaileei buruzko informazioa oso azkar lortzen duena. Informazio hori negozio-erabakiak hartzen erabil daiteke.

sendabio-logo
Proiektua: Hizlaria
Ponente: Julen Galarza

Osasunarentzat DHA gantz-azidoan oinarritutako konponbide berritzaileetan espezializatutako laborategia. Azido hori ezinbestekoa da giza gorputzaren garapenerako.

hrz-png72
Proiektua: Quarizmi Adtech
Hizlaria: Enrique Aguilera

Adimen artifizialean oinarritutako softwarea egiten dute, on line marketineko kanpainak hobetzeko.

e-health-logo
Proiektua: E-Health
Hizlaria: Eva García

E-Healthek 3D teknologian oinarritutako sistema bat sortu du disfuntzio binokularrak detektatzeko eta hobetzeko, arrazoizko prezioan.

Black Binder, Aukera Aurkezpenik Onenerako
“La Caixa” Gizarte Ekintza sariaren irabazleak

Saria eman zuen epaimahaian, honako hauek zeuden:

  • Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria.
  • Antton Tomasena, Ekonomia Sustapeneko zuzendaria, GFA.
  • Laura Espín, Bic Gipuzkoako Proiektuetako zuzendaria.
  • Carlos Ruiz de Arcaute, Caixabankeko Enpresa Bankako zuzendaria.
  • Iñigo Kortabitarte, Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria, El Diario Vasco.
  • Paul Liceaga, Adegiko Elkarte Sektorialen zuzendaria.

MEDIA KONEKTA SUMMIT


Kontaktu gurekin

Zalantzarik baduzu eta gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, bete formulario hau, mesedez.


 

Formulario hau bidaltzerakoan, Pribatutasun-Politikako baldintzak onartzen ditut .